ebola

Ebolagatik hildakoak 2.500 baino gehiago dira Afrika mendebaldean

AEBek 3.000 militar bidaliko dituzte Liberiara, eta diru ekarpena handituko dute. Larrialdiko bilera egingo du NBEk.

Ebolaz ohartarazten duen kartel bat, Monrovian. /
Ebolaz ohartarazten duen kartel bat, Monrovian. / AHMED JALLANZO / EFE

Berria -

2014ko irailak 16

Egoera koordinatzen laguntzeko bidaliko dituzte AEBek militar gehiago; horrez gain, gaitzaren tratamendurako hamazazpi zentro eraikiko dituzte, eta osasun arloko 500 langile trebatu. 600 milioi dolar arteko laguntza eman dezake. Barack Obama AEBetako presidenteak uste du planak "bermatu" egingo duela nazioartearen erantzuna "eraginkorra" izatea.

Osasunaren Mundu Erakundeak emandako datuen arabera, dagoeneko 2.500 lagun baino gehiago hil dira Afrika mendebaldean ebolaren ondorioz; kutsatutakoak, berriz, 5.000 dira.

Egoera horren aurrean, larrialdiko bilera egingo du gaur Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak. Indarrak batu eta eman beharreko erantzunaz ariko dira; erakundeak kalkulatu du 1.000 milioi euro beharko direla ebolari aurre egiteko —duela hilabete kalkulatu zuena baino hamar aldiz gehiago—.

Valerie Amos NBEko Giza Gaietarako idazkari nagusiak ohartarazi du osasun sistema "erabat kolapsatu" daitekeela. Haren arabera, beste gaixotasun batzuk —malaria eta tuberkulosia, esaterako— dituzten zenbait gaixo hiltzen ari dira, beharrezko tratamendua jasotzen ez dutelako.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna