ukraina

Ukrainak eta Europako Batasunak elkartze akordioa berretsi dute, eta azaroan jarriko da indarrean

Hitzarmenaren arlo ekonomikoa ez da 2016ra arte aplikatuko. Kievek autonomia legea onartu du, eta matxinoek pauso baikortzat hartu dute.

Ukrainako soldaduak. /
Ukrainako soldaduak. / ROMAN PILIPEY/EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko irailak 16

Donetsk eta Luhanksk eskualdeentzako autonomia legearen proiektua atzo aurkeztu zion Petro Poroxenko presidenteak Ukrainako Parlamentuari, eta hark argi berdea eman dio gaur. Horrela, eskualde horien eremu batzuetan hiru urterako autogobernu erregimena ezarriko dute, gerra bukatzeko helburuz. Krimen larriak egin ez dituzten eta hilabeteko epean armak uzten dituzten matxinoentzat amnistia biltzen du legeak.

Horrekin batera, Europako Batasunarekiko elkartze akordioa berretsi du parlamentuak. Azaroan sartuko da indarrean, baina ez da erabat ezarriko 2016ra arte —merkataritzari dagokion arloa ez da oraindik martxan jarriko—. 450 diputatuetatik 351k babestu du proposamena. Europako Parlamentuak ere elkartze akordioa babestu du.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna