EUSKAL ORDEZKARIAK ESKOZIAN

Maite Iturre (Udalbiltza): "Nazio gatazkak kudeatzeko eredu berri bat agertu da"

Eskozian dira euskal eragileetako ordezkariak, independentziari buruzko erreferenduma bertatik bertara jarraitzeko. Bideoa: Maite Iturreren adierazpenak.

Berria -

2014ko irailak 17

Udalbiltza Euskal Herriko udalen eta udal hautetsien biltzarraren izenean, Maite Iturre presidenteordea joan da Eskoziara. Erakundeak nabarmendu du "emaitza edozein izanik ere erreferendumaren arrakasta erabakitzeko eskubideaz baliatzeko aukeran" datzala: "Kudeaketa politikorako eredu berri bat agertu da, nazio gatazkak adostasunez eta bide demokratikoak erabiliz bidera daitezkeela erakusten diguna".

Gure Esku Dago-ko kideak ere Eskoziara joan dira, erreferenduma bertatik bertara ikusteko. Azpimarratu dute Eskoziako prozesuak eragina duela Euskal Herrian ere, eta horren seinale direla herriz herri Gure Esku Dago-ren barnean egingo dituzten ekitaldiak. Besteak beste, Beasainen, Etxarri Aranatzen, Zornotzan eta Basaurin egingo dituzte ekitaldiak bihar. Bideoa: Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuaren adierazpenak.

Iñaki Irazabalbeitia ere Eskozian da, ALE Europako Parlamentuko taldearen ordezkaritza zabal baten baitan. Harenak dira hitzok:

Atzo abiatu zen EAJko presidente Andoni Ortuzar, Joseba Aurrekoetxea eta Iñaki Goikoetxea EBBko kideekin batera. "Ikustera eta ikastera" doaz, Eskozia "erreferentziazko eredua" delako. Gaur joan dira EH Bilduko ordezkariak; Josu Juaristi, Maribi Ugarteburu, Pello Urizar, Jon Iñarritu, Lorena Lopez de Lacalle eta Maite Iturre.

Pello Urizarren adierazpenak:

Maribi Ugartebururen adierazpenak:

Twitter bidez ari dira hango berri kontatzen:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna