Kontaketari begira

Kataluniako eta Eskoziako banderak irudikatu dituzte mosaiko batean, Edinburgon. Bideoa: mosaikoa (Berria).

Berria.eus -

2014ko irailak 18

Bozkalekuak ixtear direla, emaitzen zain daude eskoziarrak. Edinburgo erdiguneko plaza batean elkartu dira horietako batzuk, eta, kandelen bitartez, mosaiko bat osatu dute. Eskoziako banderaren koloreak eta senyera-renak erabili dituzte mosaikoa egiteko.

Kandelen inguruan hainbat lagun elkartu dira; horietako batzuek Eskoziako eta Kataluniako banderak eraman dituzte. Musika doinuak ere izan dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna