Siria

Gau bakarrean 60.000 kurduk ihes egin dute Siriatik

Turkiak mugak zabaldu ditu, eta babes eman die iheslariei.

Berria -

2014ko irailak 20

Siriako kurduak dira Siriatik Turkiara ihes egin duten 60.000 pertsonetatik gehienak. Ostiraletik larunbaterako gauean heldu ziren mugara, Estatu Islamikoaren erasoetatik ihesi. Ankarak zortzi gune prestatu ditu errefuxiatuei aterpe emateko, baina ohartarazi du ia ezinezkoa dela halako jende multzoaren beharrizanak betetzea egun batetik bestera.

Gobernuaren hasierako asmoa zen errefuxiatuei laguntza ematea, baina Sirian bertan: "Mugak zabaldu behar izan ditugu, ordea, gerrillariak gero eta gertuago zeudelako", azaldu du Numan Kurtulmus lehen ministrordeak.

Azken egunetan Siria iparraldeko 60 herri bereganatu ditu Estatu Islamikoak, eta milaka desplazatu eragin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna