Afganistan

Batasuneko gobernua osatu dute Afganistanen

Ashraf Ghanik hartuko du presidente kargua, eta Abdullah Abdullah izango da lehen ministroa.

Ashraf Ghani, artxiboko irudi batean.
Ashraf Ghani, artxiboko irudi batean. Hedayatullah Amid / EFE

Berria -

2014ko irailak 21

Apirilean egin zituzten presidentetzarako bozak Afganistanen, eta, geroztik, liskarrak ziren nagusi boto gehien lortu zuten alderdien artean. Izan ere, biek ala biek bozetan iruzur egitea leporatzen zioten besteari. Atzo goizean, ordea, gatazkak amaituko dituen akordioa hitzartu zuten, batasuneko gobernua osatzea ahalbidetuko diena.

Hitzartutakoaren arabera, Ashraf Ghanik hartuko du presidentetza, eta Abdullah Abdullah arduratuko da gobernu berria zuzentzeaz.

Nazioartetik, Etxe Zuria izan da bi buruzagiak zoriontzen lehena. Komunikatu baten bidez "batasunerako aukera paregabea" dela nabarmendu du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna