Mendebaldeko Sahara

NBEren ordezkari bereziaren bisita oztopatzea egotzi dio SEADek Marokori

Bere misioaren mugak zehatz-mehatz azaltzeko eskatu dio Marokok Rossi, herrialdean sartzeko baimena eman aurretik.

Berria -

2014ko irailak 21

"Marokoren intransigentzia goreneko mailara heldu da Afrikako kolonialismoa amaitzeko oztopoekin", salatu du SEADeko Atzerri ministro Mohamed Salem Uld Salekek. Haren esanetan, NBEren Mendebaldeko Sahararako ordezkari berezi Christopher Rossek hirutan atzeratu behar izan du bere misioa, Rabaten oztopoak direla medio.

Bestalde, NBko Segurtasun Batzordearen eta Sahararen Lagunen Taldearen —Espainiak, AEBek, Errusiak, Erresuma Batuak eta Frantziak osatzen dute talde hori— jarrera ere kritikatu du SEADek. Uld Saleken esanetan, azken horiek "amore eman dute Marokoren xantaiaren aurrean".

Mendebaldeko Saharako bake prozesuak urteak daramatza geldirik. Fronte Polisarioak galdeketa egiteko eskatzen duen artean, Marokok ez du independentziaz hitz egin nahi eta, aldiz, "autonomia gehiago" emateko aukera jarri du mahai gainean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna