Yemen

Yemengo milizia hutiek gobernuaren egoitza hartu dute

Erasoaldia hasi baino ordu batzuk lehenago, dimisioa eman du lehen ministroak, "batasuneko gobernu bati tokia egiteko".

Abdo Rabu Mansur Hadi presidentea armadako buruekin bilduta, Sanan.
Abdo Rabu Mansur Hadi presidentea armadako buruekin bilduta, Sanan. / EFE

Berria -

2014ko irailak 21

Gobernuaren egoitza eta irrati publikoarena babesten zuten militarrek euren postuak utzi dituzte Yemenen, atzo telebista publikoaren egoitza izandako sute batean hamar lagun hil ostean. Ondorioz, erraz hartu dute milizia hutiek bi egoitza horien gaineko kontrola. Miliziek batasuneko gobernu bat osatzeko eskatzen dute.

Hain zuzen ere, miliziek gobernuaren kontrola hartu baino ordu batzuk lehenago, Mohamed Salem Basandawa gobernuburuak dimisioa eman zuen, batasuneko gobernu bat osatzea ahalbidetzeko. Lehen ministroak egotzi dio Abdo Rabu Mansur Hadi presidenteari "botere osoa bereganatzeko ahaleginean" aritzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna