frantzia

Fronte Nazionalaren boto-emaileak "banan-banan" berreskuratzea du helburu Sarkozyk

Frantziako presidente ohiak iragarri berri du politikaren lehen lerrora itzuliko dela.

Nicolas Sarkozy, artxiboko irudi batean. /
Nicolas Sarkozy, artxiboko irudi batean. / ETIENNE LAURENT/EFE

Berria -

2014ko irailak 22

"Ez dut uste beraiek [Fronte Nazionalaren hautesleek] Marine Le Peni sinesten diotenik. Uste dut beldurtuta daudela, sufritzen ari direla. Uste dut huts egin diegula, eta berriro konkistatu behar ditugu". UMPko buruzagi izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri ondoren telebistan emandako lehen elkarrizketan egin ditu adierazpenok, France 2 katean. "Alternatiba" gisa aurkeztu du bere hautagaitza.

Ekonomiaz ere mintzatu da. "Europa ez dago krisian", esan du Alemaniaren datu ekonomikoak goraipatu ondoren. Hala ere, Frantziako eredua aldatu egin beharko litzatekeela iritzi dio: "Gure eredua goitik behera berregituratu behar da". Zerga sistema aldatzea beharrezkotzat jo du, enpresen hazkundea eragin eta enplegua sortzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna