Klima Aldaketari buruzko goi bilera

Txinak isuriak murrizteko asmoa iragarri du lehen aldiz

Pekinek, ordea, ez du konpromiso zehatzik hartu. Txina eta India dira, AEBekin batera, gehien kutsatzen duten herrialdeak.

Barack Obama AEBetako presidentea klima aldaketari buruzko goi bileran hitz egiten.
Barack Obama AEBetako presidentea klima aldaketari buruzko goi bileran hitz egiten. Justin Lane / EFE

Berria -

2014ko irailak 24

Inor gutxik espero zuen New Yorken egindako goi bilerak emaitzarik emango zuenik, baina Pekinek ezustea eman du. Zhang Gaoli presidenteordeak iragarri du Txinaren isuriek "laster" joko dutela goia. "Garapen bidean dagoen herrialde handiena izanik Txinak ahalegin handiagoa egingo du klima aldaketa geldiarazteko erantzukizuna gure egiteko".

Txinarekin batera gehien kutsatzen duten beste bi estatuek, Indiak eta AEBek, baina, ez diote bide berari jarraitu. Barack Obama presidenteak nabarmendu du atmosferara isurtzen diren gasak "gutxitzeko beharra" dagoela, baina ez besterik.

Izan dira bestelako konpromisoak hartu dituztenak ere. Besteak beste, Frantziako presidente François Hollandek hitzeman du 1.000 milioi dolar bideratuko dituela klima aldaketaren ondorioak jasaten ari diren estatu pobreenei laguntzeko. Norvegiak, berriz, 147 milioi dolar emango dizkio Liberiari 2020rako basogabetzea eten dezan.

Konpromiso horiek, ordea, ez dira aski klima aldaketa geldiarazteko. Hala ohartarazi du Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiaren aholkulari Jeffrey Sacha ekonomialariak: "Gure gobernuei ez zaie axola etorkizuna; bizitza laburra dute, eta epe laburrera soilik begiratzen dute".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna