Mundua

Indiak zunda bat jarri du lehen aldiz Marteren orbitan

Orain arteko bidaiarik merkeena izan da Indiako sateliteak egindakoa; 73 milioi dolarreko kostua izan du.

ISRO Indiako Espazioaren Ikerketarako Erakundeko zientzialariak Narendra Modhi lehen ministroaren hitzak entzutzen, zundaren arrakastaren ostean. /
ISRO Indiako Espazioaren Ikerketarako Erakundeko zientzialariak Narendra Modhi lehen ministroaren hitzak entzutzen, zundaren arrakastaren ostean. / Jagadeesh NV

Berria -

2014ko irailak 24

Gaur arte AEBak, Errusiak eta Europak soilik lortu zuten Marteren orbitara satelite bat bidaltzea. Gaurtik, ordea, beste estatu bat gehitu zaie espazioaren kontrola bereganatzeko lehian. Indiaren zunda iazko azaroaren 5ean abiatu zen espaizora, eta 300 egunean 670 milioi kilometro egin ditu, gaur goizaldean Marteko orbitara heldu den arte.

Narendra Modi Indiako lehen ministroak gertutik jarraitu ditu satelitearen azken kilometroak, eta nabarmendu du "ia ezinezkoa dena" lortu dutela eta, hala, historia egin dutela. "Probabilitateak gure aurka zeuden. Orain arte bidalitako 51 misioetatik 21ek soilik izan dute arrakasta. Guk lortu egin dugu".

Kostu eta denbora aldetik ere orain arteko merkeena izan da Indiaren misioa. Orotara, mila zientzialari aritu dira lanean hamabost hilabetez, eta proiektuak 73 milioi dolar xahutu ditu. "Hollywoodeko filmek behar duten baino denbora gehiago bideratu dute zientzialariek misio honetara".

Mangalyaan zundak Marteko lurrazala, topografia eta atmosfera aztertuko du, metano bila.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna