irak

Europa gerrara doa

Erresuma Batuko eta Belgikako parlamentuek onartu dute Iraken Estatu Islamikoaren aurka bonbardaketak hastea, eta Frantziari batuko zaizkio.

Irak ez erasotzeko eskatu dute hainbat lagunek Londresen, Erresuma Batuko Parlamentuaren kanpoaldean. /
Irak ez erasotzeko eskatu dute hainbat lagunek Londresen, Erresuma Batuko Parlamentuaren kanpoaldean. / WILL OLIVER/EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko irailak 26

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroaren proposamenak argi berdea jaso du Parlamentuan. Irakera mugatuko du operazioa, baina ohartarazi du Erresuma Batuak "oinarri legala eta morala" dituela etorkizunean Sirian erasoak egiteko.

Cameronek ziurtatu du ez duela lurreko erasorik egiteko troparik bidaliko, eta erasoaldia luzea izatea espero du: "Pazientzia eta iraunkortasuna izango dira giltzak". Lehen ministroaren arabera, Estatu Islamikoa ez da orain arte aurre egin dieten "erakunde terroristak bezalakoa". "Basakeria bortitza da: burugabetzeak, gurutziltzatzeak, umeen hilketak... Horiek guztiak iraganeko garaietako kontuak dira".

Kalean, YouGov-ek egin duen azken inkestaren arabera, britainiarren %57ek babesten dute Iraken bonbardaketak egitea; %51, berriz, operazioa Sirian gauzatzearen alde dago. Parlamentuaren kanpoaldean protesta egin dute hainbat lagunek, Iraken erasoak egitearen aurka.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna