Frantziako Senaturako hauteskundeak

PS, gainbehera betean

UMPk gehiengoa berreskuratu du Frantziako Senatuan, eta Hollande eta Vallsen erreformak zailduko ditu. FN ganberan sartu da, lehen aldiz.

Francois Hollande.
Francois Hollande. Alain Jocard / Pool/EFE

Xabin Makazaga -

2014ko irailak 29

Senatuko ordezkarien erdiak berritzeko bozak egin zituzten atzo Frantzian, eta PS Alderdi Sozialistak beste kolpe bat jaso du, udal bozetan eta Europako Parlamenturako hauteskundeetan jasandakoaren ildotik.

Bigarren indarrak baino hamar senatari gehiago zituen orain arte PSk, baina, atzoko bozen ondoren, PSk baino 30 ordezkari gehiago ditu UMPk: 155 PSk eta 188 UMPk. Emaitzokin, gobernabidea gehiago zaildu zaio François Hollande Frantziako presidenteari. Gehiengoa galduta, eskuinak ahalmena izango du lege ugari atzeratu eta hainbat erreforma saihesteko.

Horrez gain, lehen aldiz Senatuan ordezkaritza eskuratu du Fronte Nazionalak. Bi senatari izango ditu aurrerantzean eskuin muturrak: David Rachline eta Stephane Ravier. Marine Le Pen FNko presidenteak esan du jabetzen dela 348 senataritik bi baino ez dituela FNk, baina gaineratu du balio izango diela Senatura "mugen kontrolaren, segurtasunik ezaren eta Europako Batasunaren" gaiak eramateko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna