MUNDUA

Ghanik AEBetako tropak Afganistanen mantentzeko akordioa sinatuko du gaur

Hauteskundeetako liskarra gaindituta, Karzairen ondorengotza hartu du presidente berriak. Hamar mila soldadu estatubatuar geldituko dira.

Axraf Ghani, presidente kargua hartzeko ekitaldian eginiko hitzartzean.
Axraf Ghani, presidente kargua hartzeko ekitaldian eginiko hitzartzean. Jawad Jalali / EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko irailak 29

NATOko soldatuak herrialdetik joateko asteak falta direla hartu du kargua Ghanik Kabulen, Afganistango hiriburuan. Sei hilabeteko hauteskunde prozesu baten ostean heldu da presidentetzara Ghani, Abdullah Abdullah hautagaiak Karzairi, Hauteskunde Batzordeari eta Ghaniri berari iruzur egitea egotzi ostean.

John Kerry Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkariak esku hartu ostean, hautagaiek adostu zuten botoak ikuskatzea eta batasun gobernu bat osatzea. Hori hala, Abdullah gobernuburu izango da aurrerantzean, eta hark ere gaur hartu du kargua. Ekitaldi berean, presidenteorde kargua hartu du Rashid Dostumek. Militar ohia da, eta gerra krimenak egitea egozten diote.

Ghaniren eginbehar nagusietako bat izango da AEBekin segurtasun itun bat izenpetzea, urtea amaitu baino lehen joango baitira NATOko kideak herrialdetik. Edonola ere, AEBek iragarri dute 9.800 soldaduk Afganistanen jarraituko dutela 2016 amaierara arte.

Karguak hartzeko ekitaldia egiten ari zirela, lehergailu batek eztanda egin du aireporturako errepidean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna