Nazioarteko ZIgor Auzitegia

Ruandako genozidioagatik bizi osorako lau espetxe zigor ezarri dituzte

Tartean dira bi ministro ohi, armadaburu bat eta politikari bat.

Berria -

2014ko irailak 29

Edouard Karemera Barne ministro ohia, Callixte Nzabonimana Gazteria ministro ohia, Ildephonse Nizeyimana kapitain eta zerbitzu sekretuetako bigarrena izandakoa eta Matthieu Ngirumpatse Garapenerako eta Demokraziarako Mugimendu Errepublikano Nazionaleko presidente ohia zigortu ditu Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiak.

1994an Ruandan 800.000 lagun hil zituzten gerran, gehienak tutsiak, eta hilketa horien arduradun jo dute Nizeyimana. Nazioarteko Auzitegiaren arabera, berak antolatu eta agindu zien soldaduei milaka tutsi hiltzea, tartean, Rosalie Gichanda erregina izandakoa. Beste hiru zigortuek "parte hartze erabakigarria" izan zutelako zigortu dituzte. 

Juvenile Habyariman presidentearen hilketaren ondororen sortu zen gobernuko kide izan ziren bi ministro ohiak, eta  gobernu horri leporatzen zaio tutsiak eta hutu moderatuak hiltzea, aihotzekin eta suzko armekin. Ehun egun inguru egon zen gobernua agintean, eta gero Ruandako Fronte Patriotikoak (milizia hutua) hartu zuen agintea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna