KOMUNIKAZIOA

'Ipar Euskal Herriko Hitza' dohainik eskuratzeko kanpaina abiatu dute

[berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2212/[/berriatb]

Ipar Euskal Herriko Hitza
2014ko irailaren 30a
18:42
Entzun

'Ipar Euskal Herriko Hitza', BERRIA egunkarian bertan eskuratzeaz gain, BERRIAtik bereizirik eskuratzen ahalko da; lau astez dohainik ukaiteko kanpaina hasi da. Iñaki Etxeleku zuzendariak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak aurkeztu dute kanpaina gaur goizean Baionan, eta euskalgintzako hainbat ordezkari sostengua ematera agertu dira.

Orain arte, Ipar Euskal Herriko Hitza BERRIArekin batera eskuratzen ahal zen, baina etzi zortzitik aitzina Ipar Euskal Herriko Hitza bera bakarrik eskuratzen ahalko da. 

Lau astez, etxean doan

Lau asteak iragan eta, nahi duenak segitzen ahalko du Ipar Euskal Herriko Hitza-ren eskuratzen, urteko harpidetza bati esker. Interesatua den orok informazio guztia eta bidalketa lortzeko posibilitatea ukan dezake zenbaki honetara deituz: 0034-943304345. Interneten bidez ere egin daiteke eskaera: herrialdekohitza@hitza.eus.

Izena eta helbidea ematea aski da lau astez dohainik jasotzeko etxean. Xehetasun guztiak: wwww.iparraldekohitza.info/hartuhitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.