preso gaixoak

Sarek salatu du bakartzeak eta sakabanaketak "okertu" egiten dituela gaixotasun larri eta sendaezinak

Ibon Iparragirreri zigorra etxean betetzea ukatu izana gaitzetsi du mugimenduak.

Ondarroan aurten preso gaixoen eskubideen alde egindako manifestazioa.
Ondarroan aurten preso gaixoen eskubideen alde egindako manifestazioa. Marisol Ramirez / Argazki Press

Berria -

2014ko irailak 30

Sarek adierazi du kartzelak ez daudela gaixo larrientzat "prestatuta", eta gaineratu du 100.2 artikuluak espetxealdi arindua aurreikusten duela larriki gaixo dauden presoentzat. "Oinarrizko eskubidea dela ulertzen da, beraz, gaixo larriak espetxealdia etxean betetzea aurreikusten baitu legeak".

Iparragirre espetxeko erizaindegian bakartua dutela gogoratu du Sarek, eta hura eta senide eta lagunak sakabanaketak eragiten dituen ondorioak pairatzen ari direla.

Sarek plazaratu duen oharrean dioenez, Espainiak oinarrizko eskubideak "urratzen" jarraitzen du, eta uste du jarrera horrek "argi" uzten duela ez duela "konponbidean pausorik emateko asmorik".

Navalcarneroko espetxean da preso ondarroarra. Etxerat-ek bere azken txostenean azaldu zuenez, hiesa C fasean eta orbana burmuineko ezker lobuluan ditu, eta azken horrek ikusmen galera eta beste funtzio kognitibo batzuen kaltea dakar. Ukatu egin diote zigorra etxean betetzea, gaixo den arren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna