JENS STOLTENBERG
Errusiaren aspaldiko ezaguna
Stoltenbergek Rasmussen ordezkatu du NATOko idazkaritzan. "Aliantza sendo" bat osatzearen alde lan egingo duela adierazi du.

Norvegiako lehen ministro ohi Jens Stoltenbergek hartu du Anders Fogh Rasmussenek NATOko idazkaritza nagusian utzitako kargua. Lehen aldiz, Europako Batasuneko kide ez den estatu bateko herritar batek beteko du kargu hori.
Honoured and ready for #NATO. I look forward to working with members and partners of the Alliance and international staff for a strong NATO.
— Jens Stoltenberg (@jensstoltenberg) October 1, 2014
Stoltenberg prest azaldu da ardura berriari heltzeko, Twitterren argitaratutako mezu baten bidez. "Ohoretzat" jo du NATO zuzentzea, eta aliantzako kideekin elkarlanean aritzeko prestutasuna azaldu du. Gainera, eskerrak eman dizkio Rasmusseni, "erronka garai hauetan NATOren buruzagitzan izandako lidergoagatik".
Martxoan onartu zuen NATOko Kontseiluak haren hautagaitza idazkari nagusi izateko. Orduan, "ahalmen militar sendoko aliantza politiko indartsua" osatzearen alde mintzatu zen, xehetasun gehiago eman gabe.
Norvegiako Alderdi Laboristako politikari, ekonomialaria da Stoltenberg. 55 urte ditu.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.