TREBIĐU

Trebiñuri "behin betiko aterabidea errazteko" eskatu diete alderdiei

Trebiñu Araban sartzearen alde agertu dira norbanako eta talde eragileak. Azaroaren 18ra atzeratu dute Kongresuan gaiari buruzko eztabaida.

Trebiñu Arabara batzearen alde egin dute alor ugaritako eragileek. /
Trebiñu Arabara batzearen alde egin dute alor ugaritako eragileek. / Juanan Ruiz/ARP

Hodei Iruretagoiena -

2014ko urriak 2

Trebiñuren egoera "krudela" dela salatu dute: "Ezin da minutu bat gehiago ere luzatu egoera hau; urgentziazkoa da Trebiñuko auzia ahalik eta azkarren konpontzea". Horri ekarpena egin nahian, Trebiñu Araban integratzearen alde - behin betiko soluzio baten alde izeneko manifestua izenpetu dute: "Konpromiso honen bidez, iritzi publikoari orokorrean eta partikularki alderdi politikoei zuzentzen gatzaizkizue, guztion ardura baita behin betiko soluzioaren alde lan egitea eta anakronismo hau bukatzea".

Trebiñuko auzia eztabaidagai izango da Espainiako Kongresuan azaroan, eta "behin betiko" irtenbide bat ematea espero dute: "Bestela, auzia konpontzeko zenbat ekimen beharko dira? Zenbat mobilizazio, bilera eta prentsaurreko gehiago?". Alde horretatik, kongresuan ordezkaritza duten alderdi guztiei eskatu diete aterabide bat errazteko: "Borondate politikoa egotekotan posible da".

Trebiñarren arazoa "ez da soilik trebiñarrena, arabar guztiona baizik", esan dutenez. Hori horrela, Arabako herritar guztiei dei egin diete: "Aldarrikapen hauek guztion artean babestu ditzagun, eta berriro ere ozen oihukatu dezagun: Trebiñu Araba da".

Hona hemen manifestuari atxikimendua adierazi diotenen zerrenda:

- Gorka Aginagalde

- Evaristo

- Josu Zabala

- Mikel Urdangarin

- Bingen Mendizabal

- Juan S.A.

- Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri)

- Toti Martinez de Lezea

- Karmele Jaio

- Bernardo Atxaga

- Juan Ibarrondo

- Joxean Sagastizabal

- Gorka Ortiz de Urbina

- Eneko Pou

- Iker Pou

- Juanito Oiarzabal

- Juan Vallejo

- Alberto Zerain

- Oihane Perea

- Felipe Zelaieta

- Irati Anda

- Manu Garcia

- Iñaki Lasagabaster

- Fernando Palacios (Arabako Pilota Federazioa)

- LAB

- ELA

- ESK

- EILAS

- CCOO

- Hala Bedi irratia

- Bilgune Feminista

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna