palestina

Gaza berreraikitzeko plan bat aurkeztu du Palestinako Gobernuak

Egoera humanitarioari heltzea eta etorkizuneko garapenerako oinarriak jartzea da helburua.

Suntsitutako etxe bat, Gazan. /
Suntsitutako etxe bat, Gazan. / Mohammed Saber / EFE

Berria -

2014ko urriak 2

Gaza Berreraikitzeko Ministerioarteko Goi Batzordeak egindako planak 4.000 milioi dolarren balioa du. "Gobernuak ez du gehiago onartuko gure herriarekiko errepresioa eta bakartzea. Gaza Palestinako Estatuaren parte da, eta Mediterraneorako bere atea", azaldu du Mohamad Mustafak, batzordeko zuzendariak.

Mustafak adierazi duenez, Gazaren garapena "erabakigarria" da Palestinarentzat: "Ez dago zalantzarik: gobernuaren arrakasta Gazaren berreraikitzean egonkortasuna bermatzeko giltza da".

Plan hori aurretik egindako ikerketa baten emaitza da. Azterketa horretan, aintzat hartu dituzte Israelen erasoaldiak hasi aurreko egoera eta Gazan ezarritako "blokeoa".

414 milioi dolar herritarrei berehalako laguntza emateko erabili nahi dituzte, beste 1.200 milioi suspertzea bizkortzea eta 2.400 milioi garapen iraunkorrerako.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna