mundua

Hong Kongen gogortu egin da manifestarien eta gobernuaren arteko pultsua

Exekutiboko buruak ez du eman dimisioa, manifestariek jarritako epea bete bada ere. Elkarrizketa proposatu du, Txinaren lege erreformen barruan.

Manifestariak Hong Kongen. /
Manifestariak Hong Kongen. / DENNIS M. SABANGAN/EFE

Xabin Makazaga -

2014ko urriak 2

Ocupy Central mugimenduak milaka manifestari elkartu ditu azken egunetan Hong Kongeko kaleetan. Hautagaiek Txinaren galbahetik pasatu beharrik gabe, Hong Kong hirian zuzenean aukeratu nahi dute agintari berri bat 2017an.

Horretarako, Cy Leung Chun-yong Hong Kongeko exekutibo buruaren dimisioa eskatzen dute, baina aurretik egin bezala, hark ziurtatu du ez duela kargua utziko. Aldi berean, elkarrizketa eskaini die manifestariei, eta Carrie Lam Administrazioko idazkaria aukeratu du zeregin horretan aritzeko.

Ocupy Central mugimenduak begi onez hartu du exekutibo buruaren eskaintza, "erreforma politikoaz" eztabaidatzeko aukera izango dutelako. Hala ere, egoeraren "erruduntzat" jo dute, eta haren dimisioa eskatu.

Txinako Gobernuak babesa agertu die Hong Kongeko agintariei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna