kataluniako prozesu subiranista

Beste urrats bat egin du Masek galdeketari begira, kontrol batzordearen dekretua sinatuta

Kataluniako Parlamentuak babestutako kontrol batzordea izendatzeko dekretua sinatu du Generalitateko presidenteak, Auzitegi Konstituzionalak galdeketa behin-behinean bertan behera utzi arren. Bihar kontsulta babesten duten alderdien ordezkariekin bilduko da.

Artur Mas, Kataluniako Parlamentuan. /
Artur Mas, Kataluniako Parlamentuan. / ALEJANDRO GARCIA/EFE

Berria -

2014ko urriak 2

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Kataluniako galdeketa behin-behinean bertan behera utzita ere, Kataluniako Gobernuak kontsultari begirako pausoak ematen jarraitzen du. Parlamentuak atzo onartu zuen azaroaren 9ko kontsulta behatzeaz arduratuko den batzordearen osaketa; gaur, berriz, Artur Mas Generalitateko presidenteak batzordeko kideak izendatzeko dekretua sinatu du.

Francesc Homs gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, bihar sartuko da indarrean dekretua, Kataluniako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Adierazi du Generalitatea ziur dagoela kontsulta egin daitekeela, indarrean dagoen legedia "urratu" gabe.

Atzo Parlamentuan onartutako batzordea legelari eta unibertsitate irakasleek osatzen dute: Merce Barcelo i Serramalera, Joaquim Brugue Torruella, Alfons Gonzalez Bondia, Miquel Martin Casals, Marc Marsal Ferret, Jordi Matas Dalmases eta Benet Salellas Vilar dira kideak. Batzordearen eraketa "desobedientziaren lehen pausotzat" jo dute proposamenaren aurkako indar politikoek.

Bihar goizean CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPeko ordezkariekin batzartuko da Mas Generalitatean. Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren ondotik eman beharreko pausoez ariko dira, erantzun bateratu bat emateko asmotan.

Konstituzionaleko kideak jomugan

CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUPeko ordezkariek idatzi bat sinatu dute, Francisco Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidentea eta Pedro Jose Gonzalez-Trevijano epailea ezesteko eskatuz. Parlamentuko Mahaiari igorri diote dokumentua, eta hark onartu egin du. Sinatzaileek zalantzan jarri dute Konstituzionaleko bi kideen "inpartzialtasuna".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna