KURDISTAN

Kobaneren aldeko amorrua

Turkiaren mendeko Kurdistanen matxinada kutsua hartu dute Ankarak Estatu Islamikoarekin daukan jarrera salatzeko protestek. Siriako kurduen Kobane hirian miliziak etxez etxe eusten ari dira.

Mikel Rodriguez -

2014ko urriak 7

Siriako kurduen YPG Herriaren Babeserako Unitateak miliziak 21 egunez eutsi dio Kobane hirian IS Estatu Islamikoaren setioari. Atzo, ordea, muturreko islamistek YPGen defentsa lerroak haustea lortu zuten hiriaren ekialdean, eta auzune batean ISren bandera beltza jarri zuten. Ez AEBek, ez Turkiak ez dute esku hartu Kobaneren defentsan.

Borrokek segida izan dute gaur, eta ISek hiri ekialdetik atzera egin badu ere, bertan jarraitzen dute jihadistek, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak ohartarazi duenez. Hiri hego-mendebaldean, ISek hainbat eraikin hartu ditu kontrolpean. Behatokiak emandako datuen arabera, gutxienez 400 lagun hil dira ISek erasoak hasi zituenetik.

Kurdu askok Turkiako mugara eta Siriako beste leku batzuetara egin dute ihesi, IS Kobanen sartu ondoren. Behatokiak salatu du Turkiak hainbat lagun atxiki dituela mugan. Hain zuzen, Turkiako Gobernuaren jarrera salatu dute milaka kurduk Istanbulen. Europako Batasunaren jarrera ere kritikatu dute, eta Europako Parlamentura ere sartu dira dozenaka kurdu.

Europako beste hiriburu batzuetara ere zabaldu da protesta, eta Kurdistango beste lurralde batzuetan Kobaneri laguntzeko eskatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna