ZIENTZIA

LEDek argitutako Nobel saria

Hiru ikertzaile japoniarri eman diete Fisikako saria, argi mota berria aurkitzen giltzarri izan direlako

Hiru saridunen irudiak pantaila batean.
Hiru saridunen irudiak pantaila batean. Bertil Ericson / EFE

Arantxa Iraola -

2014ko urriak 7

Suediako Zientzia Akademiak argudiatu duenez, gizateriari onura handia eragiten dien aurkikuntzak egitea da "Alfred Nobel espiritua", eta aurten saritutakoa espiritu horren baitan kokatu dute. LED "mundua argitzeko argi berri bat" da, eraginkorragoa eta ingurumena zaintzen duena, akademiak nabarmendu duenez.

Akasaki 1929an jaio zen, Japonian, eta 1964an izendatu zuten doktore, Nagoiako Unibertsitatean. Meijoko eta Nagoiako unibertsitateetako katedraduna da. Amano 1960an jaio zen, Hamamatsun, Japonian, eta 1989az geroztik da doktorea, Nagoiako Unibertsitatean. Hura ere katedraduna da unibertsitate berean.

Nakamura 1954an jaio zen, Ikatan, Japonian, eta Tokushimako Unibertsitatean egin zuen doktoretza. Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna du, eta katedraduna da Kaliforniako Unibertsitatean.

Atzo ezagutarazi zituzten Medikuntzako Nobel sariak, eta John O' Keefe, May-Britt Moser eta Edvard I. Moser dira sarituak. Bihar jakinaraziko dute kimikakoa; etzi literaturakoa, ostiralean bakearena eta astelehenean ekonomiakoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna