Albistea entzun

NOBEL SARIAK

Nobel saria, bizia gertuago ikusarazteari

Nanoskopia garatu duten hiru ikerlarik jaso dute Kimikakoa. Biomedikuntzaren iraultza ahalbidetzeagatik saritu dituzte.

Suediako Zientzia Akademia, erabakiaren berri ematen.
Suediako Zientzia Akademia, erabakiaren berri ematen. Bertil Ericson / EFE

Jon Rejado -

2014ko urriak 8

Ameriketako Estatu Batuetan jaiotakoak dira Betzig eta Moerner, eta Errumanian sortua Hell. Nanoskopiaren bidez, zelula bizidunen barnean dauden banakako molekulak iker daitezke, eta mikroskopio optiko tradizionalekin ezinezkoa zen hori.

Aurrerapen horrek ekarpena egin du hainbat gaixotasunen ikerkuntzan; tartean, alzheimerraren eta parkinsonaren ikerketa.

Betzig 1960an jaio zen, eta Itakako Cornell Unibertsitateko doktorea da. Hell Errumanian jaio zen, 1962an, eta Heidelbergeko Unibertsitatean egin zuen doktoregoa. Egun Max Planck Institutuko zuzendaria da Alemanian. Moerner, berriz, 1953an jaio zen, eta Stanfordeko Unibertsitatean ari da lanean.

Herenegun ezagutarazi zituzten Medikuntzako Nobel sariak, eta John O' Keefe, May-Britt Moser eta Edvard I. Moser dira sarituak. Atzo, berriz, Isamu Akasaki, Hiroshi Amano eta Shuji Nakamura saritu zituen Suediako Zientzien Akademiak fisikaren alorrean.

Bihar jakinaraziko dute literaturakoa, etzi bakearena eta astelehenean ekonomiakoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Maria Jauregi ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba eta Irati Goikoetxea idazlea ©Andoni Canellada, FOKU

Oihanaren minak hezurmamitzen

Jon O. Urain

Indarkeriaren arrastoa, hark eragindako oinazea, bere larruan nozitu du Maria Jauregik. Errealitate hori ezagun du Irati Goikoetxeak ere, eta literaturaren bidez plazaratu ditu ETAren biktima baten saminak eta prozesuak. Garai eta giro bertsuan haziak eta heziak, biak mintzo dira biolentziaz, sufrimenduaz, biktimen rolaz, memoriaz eta hura belaunaldi berriei transmititzeko beharraz.

Anbulantzia bat, Iruñeko ospitale baten aurrean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

83 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan

Juanma Gallego

Herenegun, Osakidetzak eta Osasunbideak 1.623 positibo atzeman zituzten. Kopurua zertxobait txikitu da bezperakoaren aldean
Emakume bat elkarretaratze batean, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Erreakzio patriarkala»

Naroa Torralba Rodriguez

Nabarmen ugaritu dira eraso matxistak aurten. Konfinamendua amaitu osteko egoera emakumeen kalterako izan da, adituen esanetan, eta mugimendu feminista indartsuaren lana goratu dute.

Aginagalde jaurtiketa bat egiten, gaur, atzean Gurbindo duela. ©Wu Hong / EFE

Aginagaldek eta Gurbindok asteazkenean jokatuko dituzte final laurdenak

Paulo Ostolaza

Suedia, Danimarka edo Egipto izan daiteke aurkaria. Gaur Argentinari irabazi diote (36-27) ligaxkako azken jardunaldian. Gipuzkoarrak lau gol sartu ditu, eta nafarrak bat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.