Noiz sortua: 2014-10-08 16:01:53

EBOLA IZURRITEA

Ebolari buruzko segurtasun protokoloak berrikusteko aukera aztergai du Bruselak

Espainian kutsatu den erizainak onartu du eskularruekin aurpegia ukitu zuela babes jantzia kentzean. Lur-emaileak greban dira Sierra Leonan.

Ebola gaixoak artatzeko zentro bat, Monrovian.
Ebola gaixoak artatzeko zentro bat, Monrovian. Ahmed Jallanzo / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko urriak 8

24 milioi euroren "premia" duela argudiatu du FAOk, eta azaldu du 90.000 familiari laguntzeko erabiliko dutela. Besteak beste, izurritea zabaltzea saihestea eta elikagaien segurtasuna epe luzera bermatzea da FAOren helburua. Egoera zaurgarrian dauden 90.000 familia horien "elikagai hornikuntza eta bizi bitartekoak" arriskuan daudela nabarmendu du erakundeak Dakarren duen erresilientzia zentroko arduradun Vicent Martinek, ebola "landa ekonomietan, nekazaritzan eta merkatuetan izaten ari den eragina dela eta".

Infekzio arriskua murrizteko sentsibilizazio kanpaina bat egitea, laborantza, abeltzaintza eta arrantza ekoizpenak sustatzea eta "mikrofinantzaketa estrategiak" garatzea ere aurreikusten dute abiatu nahi duten programan.

Bestalde, bilera egin du Osasun Segurtasunerako Europako Batzordeak, Europako Batasunean ebolarekin kutsatutako lehen kasuaz hitz egiteko. "Gertatutakoa ulertzea" zen bilkura horren helburua, "gaixoen jarraipena hobetzeko", Frederic Vincent Europako Batasuneko Osasun bozeramaileak adierazi duenez. Espainiako kasuan gaixotasunaren jatorriaren gaineko informazio osoa bildu ondoren, protokoloak berrikusiko dituzte, bereziki ospitaletan.

Bileran izan dira, bestek beste, Munduko Osasun Erakundeko eta Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroaren ordezkaritzak. Bilera hori ostiralero egiten dute ebolari buruz eztabaidatzeko, baina, Espainian atzemandako kasuaren ondorioz, aurreratu egin dute batzarra.

Kutsatzea "istripu bat" izan daiteke

Bien bitartean, Madrilgo Carlos III ospitalean erietxeratuta jarraitzen du Teresa Romerok, ebolaz kutsatuta dagoen erizainak. German Ramirez medikuak hedabideei egindako adierazpenetan esan duenez, posible da "istripu" baten ondorioz kutsatu izana. Gaixoak adierazi du balitekeela eskularruekin aurpegia ukitu izana, eta hori izatea gaixotasunaren jatorria —ebolaz hil zen misiolarietako bat zaintzen aritu zen eskularruekin horren aurretik—. Soinean zeraman segurtasun jantzia kentzerakoan gertatu zen, eriak berak azaldu duenez.

Bost lagun daude bakartuta ospitalean, segurtasun neurri gisa. Ebola duen erizainaren senarra 21 egunez izango dute zaintzapean, eta erietxeratuta zegoen erizain batek ebola izatea baztertu dute gaur.

AEBetan diagnostikatutako lehen gaixoa, Thomas Eric Duncan, hil egin da. Dallasko ospitalean zegoen (Texas). Liberiarra da eta han kutsatu zen, baina AEBetan zegoenean antzeman zuten ebola zuela.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bilboko errepideak konfinamendua hasi berritan. ©Marisol Ramirez / Foku

Nafarroako Gobernuak udako herri bestak bertan beheiti uzteko gomendatu du

Berria

Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak nabarmendu du herri bestetan zaila dela segurtasun eta osasun neurriak betetzea. Hala, halakoetan birusa zabaltzeko arriskua ikusita, bestak bertan beheiti uzteko gomendioa egin du gobernuak. 

Gallartako agerraldiaren irudia, Josu Erkorekaren Twitter kontuan agertua ©@Jerkoreka

Urkulluk Euskal Herri osoan ibiltzea baimentzeko eskatu die Frantziari eta Espainiari

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak espero du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hirugarren fasera pasatuko direla astelehenetik aurrera. Salvador Illak aurreratu du hirugarren fasean ezingo dela erkidego batetik bertzera mugitu. 

Adegiko zuzendaritzako kideak, gaurko agerraldian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Adegi bat dator ELArekin erregulazioan daudenen soldata osatzeko

Xabier Martin

Osatze horiek egin ahal izateko finantzaketa, ordea, ez du nahi "bakarrik enpresaren bizkar uztea". Ekonomia %7 eta %10 artean uzkurtuko dela aurreikusi du Gipuzkoako patronalak, eta azken bi urteetan sortu diren 12.000 enpleguak galdu egingo direla.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna