Albistea entzun

LOKARRI

Lokarri desegin egingo da martxoan, bere zeregina amaitutzat jota

"Bake prozesua atzeraezina" dela esanda argudiatu du erabakia. "Nazioarteko erakundeekiko konpromisoak" bete, eta "legatua" gordeko duen erakundea sortuko du hilotan. Bideoa: Lokarriren ibilbidearen une garrantzitsuenak, iruditan (Enekoitz Esnaola-Lara Madinabeitia).

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2014ko urriak 10 07:36

Bilbon egindako agerraldian, bere bidea 2015eko martxoan amaituko duela adierazi du Lokarrik. Azaldu dutenez, 2013. urtean egindako barne eztabaidan erabaki zuten bi urteko epea jartzea herritar sarearen jardunari. Epe hori amaituta, eta "horretarako unea iritsi dela" iritzita, Lokarri desegitea erabaki dute.

Edonola ere, erakundea desegin bitartean hiru helburu jarri dizkiote kideek euren buruari. Batetik, bake prozesua bultzatzeko azken ahalegina egitea. Bigarrenik, nazioarteko zein tokiko erakundeekin adostutako konpromisoak betetzea. Azkenik, "garatutako ideien eta legatu osoaren gordetzaile izango den erakunde baten sorrera" prestatzeko konpromisoa ageri dute Lokarriko kideek.

Azaldu dutenez, ETAren jarduera armatuaren amaiera eta Sorturen legeztatzea ziren Lokarriren lehentasun nagusiak, eta, horiek beteta, desegiteko pausoa eman dute. Bideoa: Lokarriren agerraldia (Lokarri):

2006ko martxoaren 12an sortu zen Lokarri, ETAk Loiolako bake prozesuari bide emango zion su-eten iraunkorraren berri eman baino hamar egun lehenago. Egoera horretan, Elkarriren lekukoa hartu zuen sare berriak. Bake prozesu bat martxan jarri ahal izateko oinarriak finkatzea izan zen lehenengoaren helburua; bake prozesu hori garatzea bigarrenarena. Elkarrik berak onartu zuen orduan bermerik ez zegoela bere eskakizunen gainean: indarkeriarik eza, giza eskubideak, bazterketarik gabeko elkarriketa, aniztasuna, alderdien mahaia eta printzipio demokratikoak. Baina hala gaineratu zuen: “Politikoki eta sozialki gauzatutzat jo daitezke”. Gizarteak bere eginak zituen, alegia, eta praktikara eramatea falta zen. Helburu horrekin sortu zen Lokarri, bake prozesua garatzeko helburuarekin.

Herritar sare gisa eratuta, bere izenari ohore egin eta ezberdinen arteko zubi lana egin izan du Lokarrik. Loturak eraiki, alegia. Bide horretan, Aieteko konferentzia izan da, zalantzarik gabe, gailur nagusia. 2011ko urriaren 17an Euskal Herriko ordezkaritza politiko, sozial eta sindikal zabalarekin batera —PPk, UPNk eta PSNk baino ez zioten uko egin parte hartzeari— nazioarteko lider politiko nabarmenak bildu zituen sareak Donostiako Aiete jauregian, Kofi Annan Nazio Batuen idazkari nagusi ohia buru. Euskal Herriko bake prozesuari bultzada emateko helburua zuen konferentzia hark berehalako eragina izan zuen: hiru egunera aldarrikatu zuen ETAk borroka armatuaren behin betiko amaiera.

Oinarri horrekin, gatazkaren ondorioen konponbidea ekarriko lukeen prozesua laguntzeko lanean ibili da Lokarri azken urteetan. Haren eskutik etorri dira nazioarteko egiaztatzaileak, aurtengo otsailean ETAk indargabetutako hainbat armaren inbentarioa jaso zutenak, bai eta Brian Currin bitartekaria ere. Bake prozesuaren zailtasunei aurre egiteko eta, bide batez, gizartearen inplikazioa sustatzeko, Foro Soziala ere antolatu izan du Lokarrik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jone Arruabarrena - Ekhi Erremundegi Beloki-Ainize Madariaga

Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da.

Usurbilgo udaletxea. ©NOAUA

Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzea exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Xabier Martin

Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak.

Eneko Andueza eta Maria Txibite, bilera ostean. ©Berria

Sozialistak «ongizatearen berme» direla esan dute Anduezak eta Txibitek

Gotzon Hermosilla

PSE-EEk eta PSNk bilera egin dute, eta bi alderdien arteko «lotura estuak» nabarmendu dituzte.

<b>Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena ospatu zen atzo Senatuan.</b> ©J.C. HIDALGO / EFE

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du, «batasun konstituzionalaren barnean»

Joxerra Senar

Senatuan egin da Nafarroako estatutuaren urteurreneko ekitaldi nagusia. Hitzeman du «lehenbailehen» egingo dutela ituna trafiko eskumenari buruz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...