NOBEL SARIAK

Nobela haurren eskubideei

Kailash Satyarthi ekintzaile indiarrak eta Malala Yousafzai pakistandarrak jasoko dute aurten Bakearen Nobel saria. Bi herrialdeen arteko harremana aski gaiztotuta dagoen unean heldu da.

Malala Yousafzai eta Kailash Satyarthi. /
Malala Yousafzai eta Kailash Satyarthi. / JASON SZENES/EFE

Samara Velte -

2014ko urriak 10

Malala Yousafzai nerabe pakistandarra eta Kailash Satyarthi ekintzaile indiarra saritu ditu Norvegiako Nobelaren batzordeak, haurren eskubideen alde egindako lanagatik. Bereziki, umeen eta gazteen errepresioaren aurkako eta hezkuntzarako eskubidearen aldeko jardunagatik saritu dituzte.

Satyarthi indiarraren kasuan, hark izandako "ausardia" nabarmendu du batzordeak; protesta eta manifestazio baketsuetan parte hartu duela gogoratu du, umeen esplotazioa salatzeko. Yousafzairi dagokionez, batzordeak esan du gaztea izan arren hainbat urtez aritu dela nesken hezkuntzarako eskubidearen alde borrokan.

Iaz, hain justu, Yousafzaik Adierazpen Askatasunaren Sarajov saria jaso zuen, nesken hezkuntzarako eskubidearen alde egindako lanagatik. 2012an talibanek tirokatu zuten, eta gertakariak oihartzun handia izan du mundu osoan. 17 urterekin, Nobel saridun gazteena da —orain arte Lawrence Bragg fisikaria zen; 25 urterekin jaso zuen saria—.

1901etik, Bakearen Nobel saria ematen hasi zirenetik, 126 saridun izan dira. Honako hauek izan dira azken hamar urteetan saritu dituztenak:

2013: OPCW Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundea
2012: Europako Batasuna
2011: Ellen Johnson Sirleaf, Leymah Gbowee eta Tawakkol Karman
2010: Lui Xiaobo
2009: Barack Obama
2008: Martti Ahtisaari
2007: Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea eta Albert Arnold Gore Jr.
2006: Muhammad Yunus eta Grameen Bank
2005: Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia eta Mohamed El Baradei
2004: Wangari Muta Maathai

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna