siria

Kobaneren %40 bereganatu du ISek

Borrokak izaten ari dira hiriaren ipar-ekialdean, Atzerri Ministerioaren arabera.

Estatu Islamikoaren erasoak Kobanen. /
Estatu Islamikoaren erasoak Kobanen. / TOLGA BOZOGLU / EFE

Berria -

2014ko urriak 10

Gero eta eremu gehiago ari da kontrolpean hartzen Estatu Islamikoa Kobane hiri kurduan. Giza Eskubideen Siriako Behatokiak emandako datuen arabera, gutxienez hiriaren %40 bereganatu du. Bien bitartean, erasoaldiari eusten ari zaio YPG Herriaren Babeserako Unitateak milizia.

Hiria bere osotasunean inguratu nahian ari da Estatu Islamikoa; Kobaneren ipar-ekialdetik erasoa egin du azken orduetan, Turkiako mugatik gertu. Idris Nuaman Atzerri Gaietarako ministrordeak Eferi adierazi dionez, borrokak izaten ari dira inguru horretan.

Bien bitartean, nazioarteko koalizioak Estatu Islamikoaren aurkako eremuak bonbardatzen jarraitzen du, behatokiaren arabera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna