kataluniako prozesu subiranista

Urriaren 19ko ekitaldia "inflexio puntu bat" izatea nahi du ANCk

'Ara es l'hora' kanpainaren sustatzaileek ekitaldi "jendetsua" iragarri dute. "Erakutsi nahi dugu gehiengoa garela, elkarrekin goazela eta elkarrekin joango garela", esan du Carme Forcadell ANCko presidenteak.

Kontsulta Legearen aurkako debekua jakin ondoren, ANCk egindako ekitaldia, 'Ara es l'hora' kanpainari hasiera emateko. /
Kontsulta Legearen aurkako debekua jakin ondoren, ANCk egindako ekitaldia, 'Ara es l'hora' kanpainari hasiera emateko. / TONI GARRIGA/EFE

Berria -

2014ko urriak 10

Forcadellek ziurtatu du ez dutela "pauso bat ere" atzera emango. Bartzelonako Katalunia plazan biltzeko deia egin du, urriaren 19an, 12:00etan. ANC eta Omnium Culturaleko ordezkariek ekitaldia aurkeztu dute gaur, eta berretsi dute kanpainak aurrera jarraitzen duela: "Azaroaren 9an bozkatu egingo dugu".

Muriel Casals Omnium Culturaleko ordezkariak esan duenez, urriaren 19koa "ekitaldi jendetsua" izango da. "Prozesu honen arrakasta gu guztion esku dago; kanpainak aurrera segitzen du, atsedenik gabe". Casalsek nabarmendu du hurrengo astea "erabakigarria" izango dela eta, horregatik, ekitaldia "oso garrantzitsua" izango dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna