eskozia

Nicola Sturgeon izango da Eskoziako lehen ministroa

Amaitu da SNPko buru izateko hautagaitzak aurkezteko epea, eta Sturgeonena da proposamen bakarra.

Nicola Sturgeon, erreferendumean botoa eman ondoren. /
Nicola Sturgeon, erreferendumean botoa eman ondoren. / Robert Perry/EFE

Berria -

2014ko urriak 15

Eskoziak independentziari buruzko erreferenduma galdu ostean kargu politikoak utziko zituela esan zuen Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak, eta dagoeneko jakina da nork ordezkatuko duen: Nicola Sturgeonek, Salmonden bigarrenak. SNPko buruzagi eta Eskoziako aurreneko emakumezko gobernuburu izateko hautagaia da.

Hautagaitzak aurkezteko epea gaur bukatu da, eta, Patrick Grady alderdiko idazkariak jakinarazi duenez, ez dago beste hautagairik. Eskerrak eman ditu Sturgeonek Twitterren:

Eskoziako Alderdi Nazionalistak berez urrian zuen egitekoa aurtengo alderdiaren batzarra, baina, galdeketa dela eta, azarora arte atzeratu zuten —hilaren 13tik 15era izango da—. Orduan utziko du kargua Salmondek. Eskoziarrek gehiengo osoz aukeratu zuten Salmond lehen ministro kargurako, eta 2016. urtera arte eman zioten konfiantza. Urte horretan dira Eskoziako Parlamenturako hauteskundeak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna