kataluniako prozesu subiranista

Kontsultarako 17.500 boluntariok eman dute izena

Azaroaren 9ko kontsultarako 17.500 boluntariok eman dute izena; besteak beste, ERCko zenbait ordezkarik.

Artur Masek azaroaren 9rako azken asmoen berri emateko egindako agerraldia. /
Artur Masek azaroaren 9rako azken asmoen berri emateko egindako agerraldia. / Alberto Estevez/EFE

Berria -

2014ko urriak 19

Artur Mas Generalitateko presidenteak 20.000 boluntario eskatu ditu azaroaren 9rako egindako deialdiari erantzuteko. Herenegun, 14:00etan ireki zuten izena emateko aukera Generalitatearen webgunean, eta, 24 orduren buruan, 11.696 boluntariok eman zuten izena. 48 ordutan 17.500dik gora dira.

Boluntario gisa ari daitezke 16 urtetik gorakoak, gutxieneko ikasketak dituztenak —lehen mailako ikasketa titulua—, eta egun horretan eta aurreko 24 orduetan sakelakoa erabilgarri izango dutenak. Mahaietan jardungo dute, parte hartzaileen erregistroa osatzen edo botoak zenbatzen, besteak beste.

ERCko hainbat kidek iragarri berri dute boluntario gisa ariko direla. Horien artean daude Oriol Junqueras, Marta Rovira, Josep Maria Terricabras eta Joan Tarda. Catalunya Radio irratian egin zuen bezala, Junquerasek hauteskunde plebiszitarioak aldarrikatu ditu Twitterren idatzitako mezuan:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna