KATALUNIAKO PROZESU SUBIRANISTA

Batasunerako bide hauskorra

CUP A-9rako akordiorako oinarri batean nahasi du Homsek. ERC eta ICV-EUiA, hauteskunde eske.

Jendetza elkartu zen atzo Bartzelonako Katalunia Plazan, ANCk eta Omnium Culturalek eginiko ekitaldian.
Jendetza elkartu zen atzo Bartzelonako Katalunia Plazan, ANCk eta Omnium Culturalek eginiko ekitaldian. Toni Albir / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko urriak 20

Kataluniako Gobernuaren egoitzan eginiko agerraldi batean, gobernuak CUPekin azaroaren 9ko galdeketa bermatze aldera adostutako puntuen berri eman du Francesc Homsek. Azaldu duenez, kontsultaren jarraipena egiteko organo tekniko baten sorrera adostu dute, eta galdeketaren alde dauden alderdi guztiek izango dute ordezkaritza bertan.

ERCri eta ICV-EUiAri erreferentzia espliziturik egin gabe, horiek aurreakordiora batzeko nahia agertu du Homsek: "Espero dugu aurreakordio hau alderdi politiko guztien aldetik berretsia izatea eta bihar bertan martxan jartzea". CUPek, berriz, esan du A-9a "bermatu, koordinatu eta gainezka egiteko unea" dela.

CUPek 11 berme jarri zituen mahai gainean, galdeketa babestea edo ez erabakitzeko. "Jarri ditugun berme guztiak baleude, proposamena babestuko genuke", esan zuen Quim Arrufat parlamentariak. Berme horien artean aipatu zituen ikuskaritzarako kontrol batzorde bat osatzea, bozketaren gainean informatzeko kanpaina bat martxan jartzea, galdeketarako kontrol batzordean Quim Bruguek utzitako hutsunea betetzea eta nazioarteko behatzaileei parte hartzeko deia egitea.

Boluntarioak, prest

Galdeketa berria iragarri zuenean, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak esan zuen 20.000 boluntario beharko zituela Kataluniako Gobernuak galdeketa antolatzeko. Homsek iragarri duenez, sei egunean 23.870 lagunek eman dute izena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna