EH Bildu: "Euskararen normalizazioaren aurkako eraso zuzena da"

BERRIAren diru laguntzen murrizketei inguruan galdetuko dio koalizioak Urkullu lehendakariari.

Edurne Begiristain -

2014ko urriak 21

EH Bilduk gogor salatu du Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideei diru laguntzak emateko irizpideak aldatu eta BERRIAri 210.000 euro gutxiago emateko hartutako erabakia. Estitxu Breñas eta Xabier Isasi legebiltzarkideek prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Jaurlaritzaren erabakia aztertzeko. "Euskararen normalizazioaren aurkako eraso zuzena da", salatu dute. Koaliziokideen ustez, BERRIAk inoizko murrizketarik handiena izateak erakusten du Jaurlaritzaren agendan euskara ez dela "gai estrategikoa". Haien irudiko, erabakiarekin BERRIAren aurkako "auzi berri bat" zabaldu egin du Jaurlaritzak.

Horiek hala, EH Bilduko legebiltzarkideek iragarri dute Iñigo Urkullu lehendakariari gaiaren inguruan galdetuko diotela Legebiltzarreko hurrengo osoko bilkuran: "Jakin nahi dugu lehendakariak zer egingo duen euskarazko hedabideak laguntzeko eta sustatzeko".

Bideoa: EH Bilduren agerraldia (EH Bildu):


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna