SAKHAROV SARIA

Denis Mukwege ginekologoak eskuratu du Sakharov saria

Europako Parlamentuak 59 urteko Kongoko medikua saritu du, Afrikan bortxatutako emakume eta neskatoen alde eginiko lanagatik.

Denis Mukwege, 2012ko irudi batean.
Denis Mukwege, 2012ko irudi batean. Henrik Montgomery / EFE

Berria -

2014ko urriak 21

Panziko erietxea (Kongo) sortu zuen Mukwegek, eta bertan egiten du lan. Milaka emakume eta neskatu artatu dituzte erietxe horretan Kongon gerra piztu zenetik, eta horien alde eginiko lana saritu du Europako Parlamentuak.

Bestalde, Europako Parlamentuko talde politikoetako presidenteek Euromaidan Ukrainako mugimenduari aipamen berezia egin diote Sakharov sarietan. Kieven Viktor Janukovitx Ukrainako presidente ohiaren aurkako protestak antolatu zituen.

Sakharov saria 1985eko abenduan Europako Parlamentuak sortu zuten, Andrei Sakharov sobietar disidentearen omenez, adierazpen askatasuna eta giza eskubideen alde lan egin duten pertsona eta erakundeak saritzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna