europako batzordea

Oniritzia Junckerren taldeari

Europako Batzordearen osaera onartu du legebiltzarrak. Bederatzi emakume soilik izango ditu.

Jean-Claude Juncker gaur, Europako Parlamentuan. /
Jean-Claude Juncker gaur, Europako Parlamentuan. / PATRICK SEEGER / EFE

Xabin Makazaga -

2014ko urriak 22

Hurrengo bost urteetan Europako Batzordea osatuko duten komisarioak aukeratu ditu Europako Parlamentuak osoko bilkuran. Azaroaren 1ean hasiko dira jardunean:

Parlamentarien babesa jaso ondoren, Junckerrek adierazi du "bidaia demokratiko luze" baten ondoren bere taldea helmugara iritsi dela. "Ohorea da nire batzordeak Europako Parlamentuaren babes demokratikoa jaso izana". Orain "lan egiteko garaia" dela gaineratu du; suspertze ekonomikoa, enpleguaren sorrera, "zaurgarrienei" babestea eta egoera geopolitikoaren "hondatze azkarrari" aurre egitea aipatu ditu egitekoen artean.

Uztailean izendatu zuten Jean Claude Juncker kontserbadorea batzordeko presidente, babes zabalarekin. Argi utzi zuen zein zen bere asmoa: Europako Batasunaren eskumenak handitzea. Jose Manuel Durao Barroso ordezkatuko du.

Hona hemen batzordearen osaera:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna