ipar irlanda

Stormonteko parlamentari izendatu dute Mairtin O'Muilleoir

Belfasteko alkate izana da, eta O'Muilleoir bera izango da Sinn Feinen hautagaia Erresuma Batuko hauteskundeetarako.

Mairtin O'Muilleoir Donostian, iazko urrian. /
Mairtin O'Muilleoir Donostian, iazko urrian. / Andoni Canellada/ARP

Jon O. Urain -

2014ko urriak 23

Bart gauean izendatu dute Mairtin O'Muilleoir Belfasteko alkate ohi eta Sinn Feineko ordezkaria Ipar Irlandako parlamentari. Alex Maskey ordezkatuko du Stormonten, Belfast hegoaldeko ordezkari gisa. Egun berean, Sinn Feinek iragarri du hura izango dela alderdiaren hautagaia datorren urtean Erresuma Batuan egitekoak diren hauteskunde parlamentarioetarako.

Urtebetez izan da O'Muilleoir Belfasteko alkate; 2013ko ekainetik 2014ko ekainera. Izan ere, urtero aldatzen dute alkatea Ipar Irlandako hiriburuan, alkate izendatu ostean O'Muilleoirrek berak BERRIAri azaldu zionez.

Alkate zela, Donostian izan zen iazko urrian, Gipuzkoako hiriburuko udalak antolatutako bake konferentzian.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna