MUNDUA

Georges Ibrahim Abdallahek bihar beteko ditu 30 urte preso

Preso libanoarra libre uzteko eskatu dute haren abokatuek.

Berria -

2014ko urriak 24

Europan arrazoi politikoengatik espetxean denbora gehien daraman presoa da George Ibrahim Abdalla libanoarra; 1984ko urriaren 25ean atxilotu zuten Lyonen (Frantzia) CIAko eta Mossadeko bi agenteren hilketarekin lotuta, eta bizi arteko zigorra ezarri zioten.

Palestina Askatzeko Herri Fronteko kide (FPLP), Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen (FARL) sorreran engaiatu zen 1980ko hamarkada hasieran Ibrahim Abdalla (Kobaiat-Libano, 1951). 1984an atxilotu, eta hiru aldiz agindu dute askatzeko, baina oraingoz kartzelan jarraitzen du.

Jean-Louis Chalansetek, Ibrahim Abdallahen abokatuak, eskatu du presoa libre uzteko. Ez da bakarra izan, Lannemezango espetxean —bertan da Ibrahim Abdallah— elkarretaratzera deitu baitu biharko Giza Eskubideen Ligak. Atzo, berriz, hamalau hautetsik —diputatu, senatari, alkate eta lurralde kontseilariak— gutun bat igorri diote Frantziako presidente Francois Hollanderi, eskatuz presoa libre utz dezala eta Libanora itzultzen utz diezaiola, "atzerriko presioak edozein direla ere".

BERRIAk ekainean argitaratu zuen presoari eginiko elkarrizketa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna