Brasilgo hauteskundeak

Brasilgo polarizaziotik "adostasunerako tarteak" sortzea espero du Rousseffek

Alde txikiarekin irabazi ditu PTk presidentetzarako hauteskundeak. Ustelkeria, ekonomia eta erreforma politikoa izango dira gobernuaren lehentasunak.

Dilma Rousseff, hauteskundeetan irabazi ondorengo hitzartzean.
Dilma Rousseff, hauteskundeetan irabazi ondorengo hitzartzean. Ichiro Guerra / EFE

Samara Velte -

2014ko urriak 27

Karguan jarraituko duela jakin ondoren eginiko adierazpenetan, Dilma Rousseff Brasilgo egungo presidenteak hitzeman du gainerako alderdiekin hitz egingo duela eta presidente "hobea" izango dela. Hauteskunde lehian sortutako "beroa garai berri baterako energia eraikitzaile" bihurtzera deitu du.

Emaitza estuak izan dira: 54.352.554 boto eskuratu ditu Rousseffek, eta 50.948.617 Nevesek. "Bihotzez diot ez dudala uste hauteskunde hauek herrialdea zatitu dutenik", esan du Rousseffek. Hauteskundeek "ideia eta emozio kontrajarriak" mobilizatu dituztela nabarmendu du, baina denak "sentimendu komun batek" bultzatu dituztela: "Herrialdearentzat etorkizun hobe bat bilatzeak".

Porrota aitortu du Nevesek, eta Rousseff zoriondu du: "Lehentasun nagusia Brasil denak duin bihurtuko dituen proiektu zintzo baten inguruan batzea da".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna