DIRU POLITIKA

Diruaren makina geratu du AEBetako Erreserba Federalak

Langabezia %5,9ra jaitsi dela ikusita, hirugarren QE programa amaitzea erabaki du Fed Erreserba Federalak. Jaulkitako diruak merkatuak puztu ditu urteotan.

Iker Aranburu -

2014ko urriak 29

AEBetako eta munduko ekonomian milaka milioi dolar isuri ondoren, bonoak erosteko politika utzi du Erreserba Federalak. AEBetako ekonomiaren hobekuntzak eta, batez ere, langabeziaren jaitsiera argudiatu ditu Fed-ek ezohiko programaren amaiera iragartzeko. Erabaki horrek ekonomia errealean baino merkatuetan zein eragin izango duen  ikusteke dago, Feden erosketak baitaude azkenaldian burtsek izandako igoera ikusgarrien atzetik.

Munduko banku zentralen artean AEBetakoa izan zen finantza krisiari aurre egiteko ezohiko neurriak hartzen lehena. Hiru quantitative easing programa egin ditu, eta horien ondorioz dagoeneko lau bilioitik gora aktibo ditu bere esku. Oraingoz eutsi egingo die, saltzen hasteak izan ditzakeen ondorioen beldur.

Azken programa, gaur amaitutakoa, 2012ko irailean jarri zuen martxan: hilero epe luzeko 85.000 milioiren aktiboak erosten hasi zen. Iazko abenduan, lan merkatua hobetzen ari zela ikusita, gutxituz joan zen dosia, eta 15.000 milioikoa zen azkenaldian. Langabezia tasa, %8,1etik %5,9ra jaitsi da. Interes tasa txikieik (epe luzekoak zeron daude) eutsiko die aldi batez, baina datu ekonomikoek hobetzen jarraitzen badute igotzen hasiko dela ohartarazi du.

Batzuk ausart, besteak ez

Ingalaterrako Bankua eta Japoniakoa ere aritu dira azkenaldian beren kargu dauden herrialdeetako ekonomiak diruz sustatzen. Polikiago eta apalago jokatu du Europako Banku Zentralak. Oraintsu abiatu du enpresek erabiltzen dituzten ABS finantza produktuak erosteko programa.

Alemaniako belatzen presiopean, aktiboen erosketa masiboa errekamaran utzi du Mario Draghik, beste neurriek huts egin badute indarrean jartzeko. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna