Kurdistan

Kobanen sartu dira lehenengo pexmergak

Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, hamar sartu dira jada. Hurrengo orduetan beste 140 iristea espero da, Estatu Islamikoari aurre egiten laguntzeko.

Pexmergen konboia, atzo, Turkiaren menpeko Kurdistanera sartzen.
Pexmergen konboia, atzo, Turkiaren menpeko Kurdistanera sartzen. STR / EFE

Berria -

2014ko urriak 30

Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez, Irakeko kurduen pexmerga indarren hamar bat pertsonako taldea iritsi da jada Kobanera, Estatu Islamikoaren kontra borrokan ari diren miliaziano kurduak laguntzeko. Hurrengo orduetan, Turkiako mugan zain dauden gainerako 140 pexmergak ere Kobanen sartzea espero da.

45 eguneko setioaren ostean, lehen aldia da Turkiak Kobaneko milizianoak laguntzea onartzen duena. Hain zuzen ere, Turkiako lurraldeetik sartu dira lehen pexmergak Kobanen. Idris Nuaman Kobaneko Administrazio Kurduko Kanpo Harremanetarako ministroak esan du balitekela hainbat pexmerga hirian sartu izana, "baina gehienak oraindik Turkian" daudela.

Mustafa Bali aktibista kurduak, berriz, pexmergen desplazamendua Turkia jartzen ari den "oztopoengatik" atzeratzen ari dela salatu du. Haren esanetan, Turkiako muga ondoko biltegi batean daude atxikita pexmergak, ezin atera.

Astearte gauean iritsi ziren Irakeko kurduen lehen pexmerga indarrak Turkiaren menpeko Kurdistanera. Horietatik 85 hegazkinez iritsi ziren, eta, atzo gauean, errepidez abiatutako beste 65 pexmergaren zain zeuden, denak elkarrekin Kobanen sartzeko.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna