Ertzaintza

Ernek irabazi ditu hauteskundeak Ertzaintzan

Botoen %39,4 eta 25 ordezkari eskuratu ditu sindikatuak. Esan sindikatua izan da boto gehien bildu duen bigarrena, eta ELA hirugarrena.

Erne sindikatuaren agerraldia, 2013ko apirilean.
Erne sindikatuaren agerraldia, 2013ko apirilean. Marisol Ramirez / Argazki Press

Berria -

2014ko urriak 31

Botoa emateko eskubidea zuten Ertzaintzako 7.853 langileen %82,3k eman dute botoa 63 ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeetan. 2.568 boto jaso ditu Ernek —25 ordezkari—, eta 1.462 Esanek —hamabost ordezkari—. 957k eman diote botoa ELAri —11 ordezkari—, eta 610ek SIPEri —zazpi ordezkari—. EUSPEL sindikatuak 483 boto eta lau ordezkari lortu ditu, eta CCOOk, berriz, 299 boto eta ordezkari bat.

2010eko hauteskundeekiko, gora egin du Ernek. Duela lau urte baino %3,9 boto gehiago eskuratu ditu. ELA izan zen bigarren indarra 2010eko bozetan.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak txalotu egin ditu hauteskunde prozesua eta parte hartze maila, eta uste du bozen bidez "bere erakundearekiko lotura eta konpromisoa" duen talde baten irudia eman diola Ertzaintzak gizarteari.

Ernek adierazi du tarte bat hartuko duela "egoera aztertzeko", eta ondoren gainerako sindikatuekin jarriko da harremanetan, "murrizketak eskubide urraketak eteteko". Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan da indar nagusia Erne.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna