Kolonbia

Zibilei kalte egin izana aitortu du FARCek

Zehaztu duenez, zibilak sekula ez dira izan "ez lehen ez bigarren mailako helburu", baina hala ere jardun armatuaren eragina pairatu dutela onartu du gerrillak.

Pablo Atrato gerrillaria, FARCen izenean adierazpena irakurtzen.
Pablo Atrato gerrillaria, FARCen izenean adierazpena irakurtzen. Alejandro Ernesto / EFE

Berria -

2014ko urriak 31

FARCek bere jardun armatuan zibilei kalte egin izana onartu du. Gerrillak Habanako bake negoziazioetan duen ordezkaritzak egin du aitorpena, hedabideen aurrean irakurritako adierazpenean. Zehaztu zutenez, populazio zibila ez da sekula "ez lehen mailako ez bigarren mailako helburua" izan, baina hala ere berarengan izandako eragina onartu zuten gerrillariek: "Gure ekintzen ondorioak ez dira beti aurreikusitakoak izan. Horren ondorioak gure gain hartzen ditugu". Alde horretatik, dagokien erantzukizuna hartzeko konpromisoa erakutsi du FARCek.

Pablo Atrato gerrillariak irakurri zuen adierazpena kazetarien aurrean, eta FARCen jardunak zibilengan kaltea eragin izana "agerikoa" dela esan zuen. Edonola, eragin hori beti nahi gabekoa izan dela zehaztu zuen gerrillako ordezkariak. FARCeko kideren batek zibiliei "kaltea nahita" eragin dion kasuetan gerrillari hori zigortu egin dutela ere zehaztu zuten.

FARC gerrilla eta Kolonbiako Gobernua gatazkaren bikimei buruz ari dira eztabaidatzen joan den abuztutik, Kuban egiten ari diren negoziazioen harira. Orain arte, akordiorako oinarriak lortu dituzte lurrei, parte hartze politikoari eta drogei buruzko ataletan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna