nigeria

Boko Haramek gezurtatu egin du Nigeriako Gobernuarekin su-etena hitzartu izana

Miliziak dio ez dituela aske utziko bahitutako 200 neskatilak.

Neskatila bahituak askatzeko eskatzeko manifestazio bat. /
Neskatila bahituak askatzeko eskatzeko manifestazio bat. / DEJI YAKE / EFE

Berria -

2014ko azaroak 1

Urriaren 17an su-etenerako akordio baten berri eman zuen Nigeriako Gobernuak. Boko Haramek, ordea, gezurtatu egin du akordiorik lortu izana. "Ez dugu inorekin meniarik hitzartu. Guk ez dugu negoziatzen".

Gobernuak adierazi zuenez, su-etenaz gain, Boko Haram miliziak apirilean bahitutako neskak aske uztea biltzen zuen itun horrek; miliziak, baina, neskak libre uztea baztertu du: "Nesken kontua ahaztuta dago; aspaldi izan ziren ezkonduak", azaldu du taldeak bideo batean. Gaineratu duenez, neskak ez dira euren familiekin itzuliko.

Apirilaren 14an bahitu zituen neskak Chiboken (Borno, Nigeria ipar-ekialdea), eskola bateko barnetegitik —15 eta 18 urte bitartean dituzte—.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna