frankismoko krimenak

Martxoak 3: "Justizia iritsi da behingoz... Argentinatik"

Elkarteak nabarmendu du urteetako lanak "merezi" izan duela.

Berria -

2014ko azaroak 1

Maria Servini Argentinako epaileak Martin Villa, Alfonso Osorio eta Jesus Quintana atxilotzeko agindua eman ondoren, Martxoak 3 elkarteak nabarmendu du "borrokak eta urteetako lan eta ahaleginak" merezi izan duela. "Nahiz eta jakin Espainiako Estatuak ez diola eskaera horri erantzungo, agerian geratuko da babesten duen inpunitate eredua". Elkartearen webgunean argitaratutako oharrean, eskerrak eman dizkiote Argentinari.

Martxoak 3 elkarteak eskatua zuen Martin Villa Espainiako ministro ohia auzipetzeko, Gasteizko sarraskia tarteko. Ministro ohia martxoaren 3ko gertakizunekin lotu du epaileak —"langileen kontrako errepresioaren arduraduna" izatea egozten diote—, eta gertaera horrekin lotutako beste bi arduradun atxilotzeko agindua ere heldu da. Hain zuzen ere, Jesus Quintana, Zaramagako elizan sartu eta langileei jazarri zitzaien polizia taldeko kapitaina zelako; eta Alfonso Osorio, Presidentzia ministroa zelako sasoi hartan.

Amaiurren eskaria

Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuak positibotzat jo du Serviniren agindua. Espainiako agintariei eskatu die men egin diezaiotela Argentinako justiziari, eta atxilotu ditzatela Servinik agindutako 20 lagunak. "Estatu honetan frankistak eta frankismoa babestuak egon dira; transizioa iruzur bat izan zen". Bilbon egindako adierazpenetan, trabarik ez jartzea galdegin dio Espainiari, "Billy el Niño-ren kasuan egin ez zuen bezala".


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna