burkina faso

Burkina Fasoko trantsizio gobernua Zidak gidatzea adostu du armadak

Blaise Compaore presidentearen dimisioaren ondoren hartu du erabakia.

Protestak Uagadugun, Burkina Fason.
Protestak Uagadugun, Burkina Fason. STR/EFE

Berria -

2014ko azaroak 1

Burkina Fasoko armadak iragarri duenez, Isaac Yacouba Zida koronela izango da jarduneko presidentea. Aho batez aukeratu dute; beste hautagaia Honore Nabere Traore jenerala zen.

Compaore presidente ohiak herenegun iragarri zuen dimisioa, eta Boli Kostan dago, hango gobernuak baieztatu duenez. Jamusukro hirira iritsi zen.

Asteartetik ari dira protestan ehunka herritar, 27 urte aski dira lelopean, Compaorek boterean jarrai ez dezan. Estatu kolpe baten bitartez iritsi zen presidentetzara, 1987an, eta 1998an, 2005ean eta 2010ean hauteskundeak irabazi zituen. Azken horien ostean oposizioak bozketa sistema aldatzea eskatu zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna