Nafarroako ubidea

Ura Nafarroako Ubidetik hartzeko aukera baztertu dute Leringo herritarrek

Bete beharreko galdeketa egin dute herrian, ubidetik datorren ura erabili ala ez erabakitzeko. Herritarren %68k parte hartu dute, eta aukeraren aurka agertu dira %53.

Leringo (Nafarroa) irudi bat.
Leringo (Nafarroa) irudi bat. Jagoba Manterola / Argazki Press

Berria -

2014ko azaroak 3

Galdeketa egin zuten atzo Lerinen (Nafarroa), bertako lurrak Nafarroako Ubidetik hartutako urarekin ureztatuko dituzten ala ez erabakitzeko. Ureztatzaileen Elkarteak antolatu zuen kontsulta, eta lurren jabeak diren Leringo herritarrei eman zien hitza. 657 pertsonak parte hartu zuten, herriko lurjabeen %68k, eta 2.488 boto eman zituzten guztira. Horietatik, Ubideko ura erabiltzearen aurka azaldu ziren 1.315 (%53), eta egitasmoaren aurka gainerako 1.173 botoak (%47).

Galdeketa bete beharrekoa izanik, herritarren erabakia bete beharko du Leringo Udalak, Nafarroako Gobernuaren egitasmoari ezetz esanez. Itoizko Urtegitik eramango luke ura Lerinera Nafarroako Ubideak, baina herritar gehienek kostu handia ikusten diote horri, eta uste dute uraren pribatizazioa ekarriko lukeela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna