Israel

Bake negoziazioei ekiteko eskatu diote ehun goi kargudun ohik Netanyahuri

Besteak beste, Israelgo armadako general ohiak eta estatuko segurtasun indarretako goi kargudun ohiak daude eskaera egin dutenen artean.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. RONEN ZVULUN / POOL

Berria -

2014ko azaroak 3

Ynet egunkariak argitaratu du Israelgo segurtasun eta inteligentziako arduradun ohiek Benjamin Netanyahu lehen ministroari bidalitako gutuna.

Besteak beste, "mehatxuak aitzakia gisa erabiltzen dituztenekin ez batzeko" eskaera egin diote Netanyahuri, "prozesu politiko" bat abia dezan. Sinatzaileek Israelgo operazio militarretan izandako esperientzia nabarmendu dute, "gerretako ordain mingarria eta astuna lehen eskutik ezagutzen" dutela nabarmenduz. "Gure seme-alabak hemen bakean bizi ahal izateko esperantzarekin borrokatu gara. Baina errealitatea krudela da, eta hemen gaude berriro, gure semeak guda zelaietara bidaltzen", adierazi dute.

Alde horretatik, "gatazka konpontzeko aukera" baliatzeko eskatu diote Netanyahuri, nabarmenduz hori  ez dela "ezker edo eskuin auzia". Negoziazioei ekitekotan bide hori babestuko dutela ere jakinarazi diote sinatzaileek lehen ministroari: "Ekimen ausarta eta lidergoa espero dugu zuregandik. Lidera ezazu, eta zure atzean egongo gara".

Besteak beste, gutuna sinatu dutenen artean daude Mossad zerbitzu sekretuetako buruzagi ohi Zvi Zamir eta Amiram Levin general ohiak eta 2008an Gazaren aurkako Berun urtua operazioan armadako buru zirenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna