Burkina Faso

Afrikako Batasunak bi aste eman dizkio armadari gobernu zibil bat ezartzeko

Trantsizioa gidatzeko zibil bat buru duen gobernua negoziatzen ari direla esan du gaur Zidak.

Zida lotinant koronela, nazioarteko hainbat delegazio buru agurtzen. /
Zida lotinant koronela, nazioarteko hainbat delegazio buru agurtzen. / Legnan Kula/Efe

Berria -

2014ko azaroak 3

Nazioarteko beste eragile batzuk bezala, Afrikako Batasuna ez da fio Burkina Fasoko armadaz, eta larunbatean herrialdearen agintea hartu ostean, bi aste eman dizkio trantsizio politikoa gidatuko duen gobernu zibil bat osatzeko. Erakundearen Bake eta Segurtasun Batzordeak ebazpen hori atera du hiru orduz bilduta egon ostean.

"Burkina Faso normaltasun konstituzionalera itzuliko da ahalik eta lasterren", esan du aurretik Isaac Zida lotinant koronelak, eta gaineratu du gizartearen hainbat ordezkarirekin negoziatzen ari direla trantsizioa gidatuko duen gobernua nola osatu.

Gobernu horren burua zibil bat izango dela adierazi die Burkina Fasoko hedabideek jaso dutenez, eta kontsentsuz aukeratuko dutela.

Zidak larunbatean hartu zuen agintea, Blaise Compaorek 27 urteren ondoren utzi eta gero. Armadaren asmoa hasiera batean hauteskundeetan presidente bat hautatu bitartean trantsizioa gidatzea zen, baina nazioartetik hainbat presio jasan ditu.

Nazio Batuen Erakundea, Afrikako Batasuna eta Afrika Mendebaldeko Estatuen Batasun Ekonomikoko Batzordea agertu ziren mesfidati. Zidak, baina, gaur esan du armadak "sekula" ez zuela jardun politikoak eragin nahi izan, eta une honetan berak agintea hartu badu izan dela Burkina Fasoko alde guztiek eskatu diotelako, "ez zedin kaosa nagusitu".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna