hauteskundeak

Ikune foru hauteskundeetara aurkeztuko da

Herri plataforma independenteen alderdiak 39 alkatetza ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.

Ikuneko kideak, iazko azaroan, alderdia aurkezteko agerraldian. Garbiñe Biurrun epaileak babesa eman zien.
Ikuneko kideak, iazko azaroan, alderdia aurkezteko agerraldian. Garbiñe Biurrun epaileak babesa eman zien.

Berria -

2014ko azaroak 4

Ikune, herrietako zenbait plataforma independenteren alderdi berria, datorren urtean EAEko foru hauteskundeetara aurkeztuko da, prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez. Duela hamar eguneko batzarrean eta azken egunetan Internet bidez jasotako botoen %95,3 aukera horren alde azaldu dira.

Orain, beste hautagaitza batzuekin koalizioa egin edo ez aztertuko dute. Maiatzean izango dira udal eta foru bozak.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoa ditu lan eremu Ikunek, eta 251 herrietatik 39 alkatetza dituzte alderdiko herri plataformek (%15). 2015eko udal hauteskundeetan ere izango dira berriro.

Oinarriak

1. Glokalizazioa. Globalizazioa eta lokalizazioa uztartu nahi ditu: globalean pentsatu baina lokalean jardun. Behetik gorako partaidetza bermatu nahi du. Bestalde, talde bakoitzak bere independentzia izango du erabakietan.

2. Herritarren partaidetza. Herritarren parte hartzea sustatuta eta haien nahiak gauzatuta hartuko dira erabakiak.

3. Giza eskubideak. Dena eztabaidatu daiteke giza eskubideak errespetatuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna